Bernat Etxepare Lizeoa

Leku gakotuak

Info denentzat albisteak

Estekak

 

Fusce porta pede nec eros.

Lobortis

 

Interdum nec, metus.

Eskaintzak

 

Euskarazko heziketa

 

Bernat ETXEPARE lizeoa da ipar Euskal Herrian irakaskuntza euskaraz eskaintzen duen lizeo bakarra.

Honek erran nahi du Iparraldeko edozein txokotako ikasle batek euskaraz gauzatu nahi baditu bere ikasketak Baionako lizeora heldu behar duela.

Ondorioz, hein bat urrun bizi direnentzat, baitezpadakoa da barnategi baten antolatzea, honek dakartzan beharrei aurre eginez.

Batxillergo sailak


Bernat ETXEPARE lizeoak oraingoz batxillergo orokorra prestaketa eskaintzen du; Frantses Hezkuntza sisteman diren hiru sailetan: Letretako saila, Gizarte eta Ekonomia saila, eta Zientzia saila.

Erran behar da Lizeoan ikasketak euskaraz gauzatzen direla, baina azterketa guztiak frantsesez pasatu behar izaten dituztela, Historia Geografia gaikoak salbu.

Honez gainera, kirol berezitasuna ere eskaintzen du pilota sailean.

Iparraldean jarraitzen den irakaskuntza curriculuma Frantses Hezkunde Nazionalak finkatutakoa bada ere, eta honek Frantziako unibertsitateetan sarrera ahalbideratzen badu ere, ikasle ugarik Hegoaldeko unibertsitateetan ikasketen segitzeko xedea ukaten du.

Hau dela eta, Hegoaldeko unibertsitateetara sar ahal izateko gainditu behar den selektibitatea edo hautafroga prestatzen laguntzen du Lizeoak. Gaur egun, froga hau Hegoaldean euskaraz pasa daiteke, baina Hegoaldeko ikasketa programetan oinarrituz; bestela, Parisen ere pasa daiteke, gaztelaniaz, baina Iparraldeko programetatik hurbilago da bertan jartzen duten froga.

Bernat ETXEPARE lizeoko ikasleek badute bestalde, ikasketen baitan beste hautuzko gai batzuk lantzeko, hala nola: artea, hizkuntzak (gaztelania, inglesa), etab.

Beste aukerak

Bernat ETXEPARE lizeoko ikasleek ikasketa guztiak euskaraz egin arren ez dute berez abantaila hau baloratzen duen edota ezagutzen duen inolako diploma edo agiririk.Hau dela eta, EGA azterketa pastzeko prestatzen ditu Lizeoak ikasle guztiak.

Nahi duten ikasleentzat ere, Lizeoak badu mendi kiroletan prestazen dituen sail bat.