Bernat Etxepare Lizeoa

 

Leku gakotuak

Info denentzat albisteak

 

 

Estekak

 

Fusce porta pede nec eros.

Barne arautegia

 

Barne Arautegia 2007-08 fr

 

Barne arautegia ez da mugatzen elkarren artean bizitzeko lege zerrenda batera.

Gaztea, bere ekintzaz kontzientzia hartzen, lagundu behar dugu. Demokraziaren ikasten, ahal den neurrian, lagundu behar dugu ikaslea. Pertsonaren garapena lotua da hurbiletik, taldeak ematen dizkion azkartasun eta segurtasunari.

Aldi berean, taldea azkarra izango da kide bakoitza bere tokian ongi sentitzen bada eta jarrera partehartzailea erakusten badu.

Gure berezitasunak hezkuntza, pedagogia eta hizkuntza mailan gure arteko loturaren beharra eskatzen du. Horregatik elkartasuna eta errespetua gure proiektuaren balore nagusiak dira.

Elkarren arteko biziaren emaitza gure egiturari lotua da, eta beraz, egituren helburuak definitu behar ditugu eta medioak errespetatu.

  1. Lizeoko ikasleen eskubideak eta betebeharrak

      1. Adierazpen eskubidea, afitxak.

Edozein tokitan afitxek aniztasunaren printzipioa errespetatu behar dute.

Afitxa taulak ikasgeletatik kanpo izanen dira:

  • barneko informaziorako (1), ikastegiko bi estaien pasabideetan,

  • zein kanpoko informaziorako (2) bigarren estaian, sarreran eskailera pean eta ikasleen egon gelan direnak.

  • edo kirol informaziorako, 1 estaian eskailera ondoan.

Afitxa taulek edozein ideia edota mezu adierazpen askatasun osoz pasarazteko helburua dute. Hala ere, idatziak ez dira iraingarriak izan behar.

(1) ikastetxearen proiektuarekin lotura bat duten informazioak

(2) dirua biltzea helburutzat duten afitxak, politika edota erligiozko afitxak, ... .

      1. Argitarapen eskubidea

Lizeoko ikasleek, idatzitako publikazioak banatzen ahal dituzte ikastegian eta burasoei, zuzendariaren baimenarekin. Testuak ez dira mingarri edota iraingarriak izan behar.

      1. Elkarte eskubidea eta animazio talde eskubidea

Lizeoko ikasleak 1901 legepean den elkarte batean (Zozial-hezkuntz Bilgunean) ibil daitezke. Holako elkarteak ikasle helduek (>18) sortzen eta kudeatzen dituzte. Ikaslez eta behar bada helduz osatua dira. Ez dira ez politikoak ez eta erlijiozkoak izan behar. Elkarte baten idekitzeko, Administrazio Kontseiluari aurkeztu behar zaio lehenik proiektua eta honen onespena izan.

Bestalde, animazio taldea sortzen ahal da lizeoko edozein ikaslez osaturik. Ordezkaria(k) izendatu behar d(ir)a. Talde honetako edozein ekintza aurkeztuko zaio koordinaketa taldeari eta zuzendaritzari; bi hauen baimena eta laguntzarekin eramanen da.

      1. Biltze eskubidea

Lizeoko ikasleak biltzen ahal dira, klase ordutegitik kanpo, ikasleei informazioa pasarazteko, eztabaida ukaiteko (koordinaketa taldekoa, barne arazoak, etab...).

Kanpoko kideek parte har dezakete bilkura horietan, zuzendaritzaren baimenarekin.

Kanpoko kide batekin bilkurak antolatzeko, ordezkariek 5 egun aitzin jakinarazteko epea errespetatu behar dute.

Bestalde, hilabetero, ordu batez, ikasleak gelaka biltzen ahalko dira, gelako giroa, lan giroa, proiektuak, kezka guztiak, etab. aipatzeko (bilkura hauek irakasle nagusiak eta ordezkariek animatuko dituzte).

      1. Gelako ordezkaria

Ikastalde bakoitzeko ordezkari bat izanen da.

Ordezkariak, ikasleek izendatzen dituzte.

Ordezkarien funtzioak:

  • Lotura egiten dute irakasle, administrazio eta ikasleen artean.

  • Informazioa pasarazten dute, eta klaseko kontseiluan parte hartzen dute haien iritzia emanez, diziplina, lana eta orientazioari buruz.

  • Hilabeteko kontzertazioa animatzen dute irakasle nagusiarekin.

  • Egunero, testu-kaiera eta huts-egite kaiera eraman behar dituzte kurtso bakoitzera (lan hau beste ordezkari batzuek bete dezakete).

  • Koordinaketa Taldean parte hartzen dute. Koordinaketa Taldean, klaseko ordezkariek, geletako irakasle arduradunak eta Hezkuntz Aholkulariak parte hartzen dute. Ikasgela batean biltzen dira ikastorduetatik kanpo. Ordezkarietarik hiruk Administrazio Kontseiluan parte har dezakete, aitzinetik eskatuz eta solasgaien arabera.

      1. Ikasle helduak

Ikasle hauek, gurasoei dagokien zenbait zeregin bete ditzakete (Izen-emaite, orientabide, etab. etan adibidez).

Eska dezakete ere, idatziz, ebaluaketa fitxak, konbokazioak, etab. beraiei zuzenki igortzea ere. Honela delarik, gurasoak, beren seme edo alabaren ekimenaz, jakinean izanen dira.

Huts egite edota berant etortzeei buruzko hitza ekar diezaiokete Hezkuntz Aholkulariari.

Hala ere gurasoek, ikasprozezuari buruzko informazio guztiak jasoko dituzte.

  1. Lizeoko ikasleen betebeharrak

Arau hauek ikasle guztientzat dira eta taldearen ibilmoldearen oinarri dira.

  • Kidearekiko begirunea baitezpadakoa da, izan dadin bakoitzaren nortasunari, zein bakoitzaren sinismenei doakienez. Honela beste ikasle edo hezkuntz komunitateko edozein kideri zuzendutako ekintza, keinu edo hitz iraingarrik irakaskuntza edota hezkuntz zeregina trabatzen du eta ez da inola ere onartua izanen.

  • Ikasleek ezin dute klaserik huts egin.

Bernat Etxepare lizeoko ordutegia

 
A1
A2
A3
O1
O2
1

9:10 – 10:05

8:15 – 9:10

8:15 – 9:10

8:15 – 9:10

8:15 - 9:10

2

10:05 – 11:00

9:10 – 10:05

9:10 – 10:05

9:10 – 10:05

9:10 – 10:05

Aire hartzea

11:00 – 11:15

10:05 – 10:25

10:05 – 10:25

10:05 – 10:25

10:05 – 10:25

3

11:15 – 12:10

10:25 – 11:20

10:25 – 11:20

10:25 – 11:20

10:25 – 11:20

4

12:10 – 13:05

11:20 – 12:15

11:20 – 12:15

11:20 – 12:15

11:20 – 12:15

Bazkaria

13:05 – 14:20

12:15 – 13:40

12:15 – 13:40

12:15 – 13:40

12:15 – 13:40

5

14:20 – 15:10

13:40 – 14:35

13:40 – 14:35

13:40 – 14:35

13:30 – 14:20

6

15:10 – 16:00

14:35 – 15:30

-

14:35 – 15:30

14:20 – 15:10

Aire hartzea

16:00 – 16:10

15:30 – 15:45

-

15:30 – 15:45

15:10 – 15:20

7

16:10 – 17:00

15:45 – 16:40

-

15:45 – 16:40

15:20 – 16:10

 

- Bakoitzaren erantzunkizuna da klasera tenorez etortzea eta hutsik ez egitea;

lizeoan atxiki behar presentzia eta kideekiko begirune alegia.

  • Ikasleek, irakasleek eskatzen dizkieten lan guztiak bete behar dituzte eta kontrolak egin.

        1. Huts egiteak

Irakasleek eta Hezkuntz Aholkulariak kontrolatuko dituzte.

Ikasleak huts egiten duelarik, Administrazioak familia abisatzen du, egun berean, gutuna igorriz edo telefonoz.

Ikasgelan berriz sartu baino lehen, ikasleak hutsegiteari buruzko hitz bat emanen dio Hezkuntz Aholkulariari. Hitz hau gabe ikaslea ezingo da klasera sartu.

Dena den, baitezpadako arrazoinik gabe ezin da ikastetxea utzi. Hitzorduak dentistarekin, medikuarekin, autoeskolarekin, etab. ezin dira baitezpadako arrazoitzat eman.

Arrazoin bat baitezpadakoa den ikustea zuzendariaren esku dago.

        1. Berantak

Ikaslearen ikasketetarako kaltegarri dira eta klaseak trabatzen dituzte.

Berant heltzen den ikasle orok ikasgelara sartu aitzin Hezkuntz Aholkulariari, berantari buruzko azalpen hitz bat eramanen dio, eta honek ikasgelan sartzeko baimen idatzia emanen dio.

        1. Ateratzeko baimenak

Klase denboran

Kurtsorik ez denean, hots estudioa dutelarik, eta gurasoen baimenarekin, Lehen eta Terminaleko ikasleek ikasgelatik kanpo (lizeoaren eremutik kanpo edo egongelara) joateko eskubidea dute. Aldiz, Bigarreneko ikasleek estudio zaindua izanen dute.

Klase artetan, irakasle bat joan eta beste bat jin artean, ikasleak bakarrik izanen dira haien ikasgelan.

L.P.J. kurtsoetan, haien prioektuak behartzen baditu, ikasleak lizeotik ateratzen ahalko dira duten lana egiteko irakasle arduradunekin ikusi ondoren.

Ikasleak, lizeotik bakarrik joanen dira kirola egiten duten lekura.

Aire hartzean

Aire hartze denboran, ikasleak lizeoko eremutik ateratzen ahalko dira gurasoen baimenarekin.

Lizeoko ordutegitik kanpo (goizetan 8ak aitzin eta arratsaldetan 17:00tik at, 16:30 at ostiraletan) zuzendariaren baimenik gabe, ikasleek ezin dute ikastetxe eremuan egon.

Kantina

Urte hastapenean, gurasoek erabakiko dute ikasleak kantinan janen duen ala ez.

Ez badu kantinan jaten, orduan libro izanen da 12:15etatik 13:40 arte.

Kantinan jaten badu, ateratzen ahalko da, kantinatik landa arratsaldeko lehen klase arte, gurasoen baimena baldin badu (baimen hau urte hasierako dozierrean dago).

Kantinan jaten dutenek, egun batean huts egin behar badute (eri direlako edo ...), goizeko 9ak aitzin idazkaritza abisatu behar dute bestela bazkaria fakturatuko zaie.

Funtsezko arrazoinik gabe ezin da kantinan huts egin.

Zuzendariari dagokio, arrazoinak funtsezkoak diren ala ez, aztertzea.

Ez dute ikasleek ordea erabakitzen ahal kantinan jatea ala ez.

        1. Kirola ez egiteko baimenak

Kirolik ezin delarik luzaz egin, beharrezkoa da irakasleari medikuaren ziurtagiria aurkeztea.

Aldi baterako zein luzarako ezin delarik kirolik egin irakaslearekin ikusi behar da eta ez da ahantzi behar gurasoen hitza.

Kirolik egiten ez duten ikasleek kirol irakaslearekin egonen dira.

        1. Jantzi eta jarrerak

Ikastetxeko kide guztien jantzi eta jarrerak besteekilako begirunean oinarritzen dira.

Keinu, jarrera eta hitz iraingarri guztiak debekatuak dira. Kideekilako begirunea baitezpadakoa da talde orotan.

Lizeoko eremuan ezin da erre.

Ikasleek hobe lukete balioko gauzarik ez ekartzea ikastolara, izan ere, zerbait ebasten edo hausten baldin bada ikastetxea ez baita erantzule.

Ikasleek parte hartu beharko dute ikastolaren garbitasunean:

  • gela guztietako altzariak garbi atxiki behar dira, eta noski, aldagelak, etab. ere;

  • garbiketa egiten dutenei lana ez gehitzeko, paper, hondakin, eta antzerako guztia zakarrontzietara botako da;

  • telefono mugikorren erabilera debekatua da kurtso denboretan eta lizeoko barneko eremu guztian. Ondorioz itzaliak egon beharko dira;

  • ez da, ez paretetan ez mahaietan idatziko edota marrazkirik eginen, ez eta ezabagailuak leiho kanpoko aldean astinduko;

  • egongela ere garbia atxiki behar da;

  • kantinan: mahainak bilduak eta garbiak utzi beharko dira.

Ikastorduetatik kanpo ez da ikasgeletan egoten ahalko. Gela zenbait idekiak izango dira:

  • dokumentazio gela,

  • ikasleen bilgunea,

  • kantina.

Materiala hautsi edo funditzen delarik, egilea izanen da erantzule.

Ikasleen erantzule zibilak diren gurasoak ordaindu beharko dute egin kaltearen ordaina.

Segurtasun materialari dagokionez (alarma, suhiltzagailu, ...) arreta berezia eman beharko dute egin kaltearekin ikustekorik duenari; neurri gabekoak baitira, materiale honen hausteak ukan ditzaken eraginak.

Segurtasun neurriak ikasgela guztietan idatzirik daude eta praktikan jarri behar dira kanporatzeko agindua ematen denean (aitzin abisuarekin edo gabe).

Araudien ez betetzeak, diziplina ezak, materialaren begirune ezak, lan eskasak eta funtsean talde biziaren trabagarri den jarrera edo ekintza orok, bideratze eginmolde baten plantan ematea eragin dezake. Bestalde, araudi nagusi honez gain beste barneko araudi bereziak (egon gelakoa, informatika gelakoa, kantinakoa, dokumentaziokoa etab.) derrigorrez errespetatu beharko dira ere.

  1. Bideratze eginmoldea

Ikaslea ikasten laguntzeko, ikaslearen jarrerak bere lanarekin eta talde biziarekin bat etorri behar duela ulertarazteko, bideratze eginmolde bat finkatua da.

a) Lehenik eta behin, hezitzaile eta ikaslearen arteko elkarrizketa zuzenari emanen zaio lehentasuna, autodiziplinaren lorpenean garrantzia ukan baitezake.

b) Elkarrizketaren bidez ez bada bilatzen den helburua betetzen, zuzendaritzak eta irakasle ordezkariek behar diren neurriak hartuko dituzte: lana emaitea, telefono edo “baladeur”a kentzea, kanporatzea, etab.

c) Arazo orokorrak direlarik, koordinaketa taldean eztabaidatuko dira eta aterabide egokiak xekatuko. Ez bada bilatzen den helburua betetzen, zuzendariak eta irakasle ordezkariek erabakiko dituzte beharrezko neurriak.

Hala ere, ondoko kasu hauetan neurri zorrotzak aplikatuko ditugu:

  1. Berantak:

Bi beranta mota izan daiteke:

  • zonbait minutuko berantak:

      1. lehen eta bigarren berantak, Hezkuntz Aholkulariak markatzen ditu eta klasera sartzeko baimen hitz bat emaiten dio ikasleari;

      2. hirugarren beranta, ikaslea klasera ordez estudiora bidalia izango da klase denbora osoan eta bere gain izanen da galdutako klasea errekuperatzea;

      3. laugarren beranta, ikaslea klasera ordez estudiora bidalia izango da, klase denbora osoan eta honen gurasoak abisatuak izanen dira;

      4. bostgarren beranta, gurasoak konbokatuak izanen dira lizeora erabaki zorrotzago baten hartzeko

  • 10 minutu edo gehiagoko berantak:

      1. lehen beranta, ikaslea klasera ordez estudiora bidalia izango da klase denbora osoan eta bere gain izanen da galdutako klasea errekuperatzea;

      2. bigarren beranta, ikaslea klasera ordez estudiora bidalia izango da klase denbora osoan eta honen gurasoak abisatuak izanen dira;

      3. hirugarren beranta, gurasoak konbokatuak izanen dira lizeora erabaki zorrotzago baten hartzeko

  1. Klaseko kanporaketak jarrerarengatik:

Jarrerarengatik ikaslea kanporatua bada, larritasunaren arabera neurri desberdinak aplikatuko dira, gurasoen abisatzetik, Diziplina Kontseilu aitzinean pasatzeraino joan daitezkenak (zernahi gisaz edozein kasutan lehen kanporatzetik gurasoak abisatuak izanen dira).

Neurri hauek lizeoko edozein eremuan gertatutako jarrera desegokien aitzinean aplikatuak izanen dira.

  1. Lanak ez eginak:

Ikasle batek lanak ez baditu itzultzen edo egiten, lehen batean irakasleak neurriak hartuko ditu eta ikaslearen zurkaitza jakinean emanen; bigarrenean, klasetik kanporatua izanen da estudioan bere lana egin dezan; eta hirugarrenean gurasoak abisatuak izanen dira.

Hiru aldiz lan eskasagatik kanporatua bada, atxikia izanen da.

  1. Barneko zerbitzuak

      1. Erizaindegia

Ikaslea eri delarik edo istripu bat gertatzen delarik administrazioko arduradun batengana zuzendu behar da.

Larritasunaren arabera, gurasoek urte hastapenean fitxan eskatutako klinika edo ospitalera eramanen dute suhiltzaileek. Gurasoak berehala jakinean jarriko dira.

Urte hastapenean, idazkariak banaturiko ikaslearen fitxa beterik itzultzea beharrezkoa da.

Mediku tratamenduren bat segitzen duten ikasleek Hezkuntz Aholkulariari jakinarazi behar diote, medikuaren agiria helaraziz.